XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22. Artikulua.

- Lanuztea, agintealdia amaitu delako edo arrazoiez karguari uko egin diolako, gerta dadinean, zesearen gai izan den zuzendariak, aldibaterako zuzendaria izendatu arte edo zuzendari berriaren hautaketa egin arte, jarraituko du bere egitekoetan.

23. Artikulua.

- Gainontzeko lanuztez kasuetan, pertsona bakarreko organoak egingo du zuzendariaren ordezkotza eta haren egitekoak beteko ditu aldibaterako zuzendaria izendatu arte edo zuzendari berriaren hautaketa egin arte.

24. Artikulua.

- Honako kasu hauetan hartuko du ordezkotza:
a) Gaisotasunen bat dela eta, baimenez edo permisoz, sei hilabetez edo denbora gutxiagoz, bertan egon ez dadinean.

b) Zigor prozedimenduren bat dela eta, aldibaterako, bere egitekoetarako suspenditua izan dadinean.

c) Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak, aurreko artikuluko azken parrafoan zehazten den prozedimenduaren arabera, bere egitekoetarako suspenditzea, erabaki dezanean.

25. Artikulua.

- Zuzendaria ordezkatu beharra gerta dadinean, ez da beharrezko izango inolako hautaketarik egitea, ikastetxeko ikasketa-buruzagiak beteko dituela haren egitekoak zuzendaria ez dagoeneko aldi horretan, ikastetxeko pertsona bakarreko beste gobernu organoren batek hura ordezka dezala, errejimen organiko araudiek ezar dezatenean izan ezik.

Pertsona bakarreko gainontzeko gobernu organoei buruz.

26. Artikulua.

- Ikastetxeko pertsona bakarreko gainontzeko gobernu organoek beren egitekoari utziko diote zuzendari berria hautatua izan dadinean eta, gainera, honako kausa hauek ere karguari uzteko zio izango dira:
a) Funtzionari izatea galtzea.

b) Zerbitzu berezien egoerara edo borondatezko edo nahitaezko exzedentziara pasatzea.

c) Zerbitzutik kentzea edo bere egitekoetarako behin-betirako edo aldibaterako suspenditzea zigor espediente baten ondorioz.

d) Nahita edo nahigabe, lanpostuz aldatua izatea.

e) Gaisotasunen bat dela eta, baimenez edo permisoz, sei hilabete baino gehiago bertan ez egotea.

f) Arrazoiez eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak onartuta, karguari uko egitea.

g) Aipatutako agintariak, aginte-kargutik kentzea, eskola kontseiluak bere kideen erabateko gehiengoz onartutako erabakiaren ondorioz.

h) Disziplina zigorren baten eraginez edo g) letrak eta 19. artikuluko azken parrafoak jasotzen dituzten suposapenetatikoren baten ondorioz, zuzendaria bere kargutik kentzea.

Era berean, Lurralde Ordezkariak, ikastetxeko zuzendariaren proposamenez, eskola kontseiluaren informea jaso ondoren eta interesatuari entzunda, pertsona bakarreko gobernu organo hauek kentzea edo suspenditzea erabaki lezake.

27. Artikulua.

- Organo hauetakoren bat kentzea gerta dadinean, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariak, aldibaterako eta ikasturtea amaitu arte, pertsona bakarreko organo berri bat izendatuko du, data horretarako eskola kontseiluak pertsona bakarreko organo berria aukeratua izango duela, 8, 11 eta ondorengo artikuluek zehazten duten prozedimenduaren arabera.

Lurralde Ordezkariak egin dezan izendapena 2. artikuluak ezartzen dituen baldintzak bete ez ditzaten irakasleen gain jausi daiteke.

28. Artikulua.

- Disziplina zigorren baten eraginez edo g), h) letrek eta 26. artikuluko bigarren parrafoak jasotzen dituzten suposapenetatikoaren baten ondorioz, pertsona bakarreko organoren bat bere kargutik gerta dadinean, bapatekoa izango da organo horrek bere egitekoak uztea, pertsona bakarreko gobernu organoaren aldibaterako edo behin-betirako izendapena egin arte ezin dezakeela jarrai bere egitekoak betetzen.

29. Artikulua.

- Zuzendari berriaren hautaketa egin delako edo organoak arrazoiez karguari uko egin diolako, lanuztea gerta dadinean, honek bere egitekoei jarraituko die pertsona bakarreko aldibaterako edo behin-betirako izendapena egin arte.

30. Artikulua.

- Gainontzeko kasuetan, ordezkatze ardura duen organoa izango da haren egitekoak beteko dituena, pertsona bakarreko gobernu organoaren aldibaterako edo behin-betirako izendapena egin arte.

31. Artikulua.

- Irakastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoen ordezkaketa, 24. artikuluak zuzendariaren ordezkaketarako jartzen dituen suposapen beretan egingo da.

32. Artikulua.

- Pertsona bakarreko gobernu organoren baten ordezkaketa egin behar izan dadinean, ez da beharrezko izango hautaketarik egitea, dagokion araudi organikoak aurrikus dezan irakasleari edo karguari dagokiola bere egitekoak betetzea edo, araudirik ezean, zuzendariak izenda dezan irakasleari.